sábado, 10 de marzo de 2012

Bidaiaren prestakuntza (III) - Jordaniako bisitaguneak

Jordanian 13 egun oso izango ditugu guztira. Ez da herrialde handia, beraz Jordaniatik kanpo mugitzen ez bagara behintzat, nahiko sakon bisitatzeko parada izango dugu. Baditugu derrigorrez bisitatzeko hainbat leku, beste guztiak aukerazko bezala ditugu beraz. Aukera posible guztiak biltzen saiatu gara, gero, bidaian gaudela erabakiak ahalik eta errezen hartu ahal izateko.

Bisitatuko ditugun lekuak hauek dira:

  1. Amman. Ez diogu hiriburuari interes gehiegirik ikusten, baina derrigorrezko bisitagunea da, hona iritsi eta hemendik alde egin behar bait dugu. Ammanen emango dugun denborarentzat planotxoren bat lortu dugu eta bisitalekuak apuntatu.
  2. Petra. Ammandik abiatuta lehen bisitalekua izango da ziur aski. Bertara sartzeko sarrera erosi beharra dago. Egun desberdinetarako sarrerak eros daitezke. Hiru egunetako sarrera erosiko dugu, Petrak 3 egun oso merezi ditu. Ammandik, autobusez 3-4 ordu ditugu, beraz eguerdi aldera iritsiko gara. Arratsalde hori aprobetxatzeko asmoz Petra Txikia (Al-Beidha, Little Petra) ezagutzeko asmoa dugu.
    Petra (Wikipediako argazkia)

  3. Itsaso Ila. Ziur asko Ammanerako bueltan bisitatuko dugu bidaiaren bukaera aldera.
  4. Wadi Rum.
  5. Aqaba.

No hay comentarios:

Publicar un comentario