jueves, 8 de marzo de 2012

Bidaiaren prestakuntza (II) - Erroma

Ammanera bidean Erroman 7 orduz gorako eskala egingo dugu, eguerditik gauerarte. Aukera aprobetxatu beharra dago eta hiri historikoa bisitatu.

Hauek izan dira gure aztergaiak:
  1. Zentrorako garraioa.
  2. Hiriko planoa.
  3. Bisitatzeko lekuen plangintza.
(1) Leonardo Express tren zuzena erabiliko dugu Fiumicino (Leonardo da Vinci) aeroportutik Erroma zentroan dagoen Termini geltoki zentralera joateko. Tarteko geltokirik ez du eta 31 minutu behar ditu bi puntuak lotzeko. Orduro bi zerbitzu daude zentzu bakoitzean. Soilik lehen klaseko garraioa da, 14 euro balio ditu.

(2) Erromako planu bat aurkitzea erreza izan da Google bilatzailea erabiliz. Gure bisita laburra izango denez, horietako planu batekin moldatuko gara nondik nora gabiltzan jakin ahal izateko.

(3) Bisitatzeko lekuei buru ez dugu gehiegi sakondu. Ideia orokor bat dugu eta nondik nora zehazki mugitu egunean bertan erabakiko dugu. Oroar gure ideia Terminitik atera eta Vaticanon bukatzea da, hiria oinez ezagutuz. Denbora izanez gero geltokira ere oinez bueltatuko ginateke, bestela Vaticano ingurutik metroa era har dezakegu Terminira bueltatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario