Mostrando entradas con la etiqueta Erroma. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Erroma. Mostrar todas las entradas

jueves, 8 de marzo de 2012

Bidaiaren prestakuntza (II) - Erroma

Ammanera bidean Erroman 7 orduz gorako eskala egingo dugu, eguerditik gauerarte. Aukera aprobetxatu beharra dago eta hiri historikoa bisitatu.

Hauek izan dira gure aztergaiak:
  1. Zentrorako garraioa.
  2. Hiriko planoa.
  3. Bisitatzeko lekuen plangintza.
(1) Leonardo Express tren zuzena erabiliko dugu Fiumicino (Leonardo da Vinci) aeroportutik Erroma zentroan dagoen Termini geltoki zentralera joateko. Tarteko geltokirik ez du eta 31 minutu behar ditu bi puntuak lotzeko. Orduro bi zerbitzu daude zentzu bakoitzean. Soilik lehen klaseko garraioa da, 14 euro balio ditu.

(2) Erromako planu bat aurkitzea erreza izan da Google bilatzailea erabiliz. Gure bisita laburra izango denez, horietako planu batekin moldatuko gara nondik nora gabiltzan jakin ahal izateko.

(3) Bisitatzeko lekuei buru ez dugu gehiegi sakondu. Ideia orokor bat dugu eta nondik nora zehazki mugitu egunean bertan erabakiko dugu. Oroar gure ideia Terminitik atera eta Vaticanon bukatzea da, hiria oinez ezagutuz. Denbora izanez gero geltokira ere oinez bueltatuko ginateke, bestela Vaticano ingurutik metroa era har dezakegu Terminira bueltatzeko.

martes, 6 de marzo de 2012

Bidaiaren prestakuntza (I)

Ideia:
2011ko azaroa eta abendua bitartean sortu zitzaigun ideia, gure aitaren nahaietako bat Jordania eta Egipto bisitatzea izan da, bai Petra miresgarria, bai aintzinako piramide ikusgarriak.

Printzipioz gurasoak ziren joatekoak bidaia agentzia baten bitartez, eta Jordanian aurrez egona nintzenez, agentzietako batek pasatako proposamen bat ekarri zidaten azter nezan. Jordania 2 astetan bisitatzeko programa bat zen, Jordaniako lekurik garrantzitsuenak biltzen zituena. Prezioa aldiz oso garestia iruditu zitzaidan, bi mila euro pasa pertsonako.

Zerbait pentsatu ondoren eta bikotearekin hitzegin ondoren gurasoei proposamen bat egin genien, Jordania bisitatzea, baina geu ere joanez, beraz gida pertsonal bat izango zuten eta bidaia beste era batetara bizitzeko aukera izango genuen. Ideia gustatu zitzaien eta aurrera egin genuen.

Denbora aurrera joan ahala familiako partaide gehiago ginen joatekoak, 8 guztira, ideia gustatu bait zitzaien. Dena den, arrazoi desberdinak direla medio, 2012ko otsailaren hasieran aita eta biok geunden joateko aukerekin. Planarekin aurrera eta otsailaren erdialdera erosi ditugu hegazkin bileteak, 465 euro bakoitzeko, Madrildik atera, Erroman eskala egin eta Jordaniako hiriburura, Ammanera, iritsiz.

Prestakuntza:
Arlo desberdinak jorratzen saiatu gara, bai leku desberdinetako infomazioa eta planoak lortzen, bai garraioa, bai hotelak, bai bisatu eta burokrazia, bai politika gatazkak, etab. Beste aukeren artean, bi arlo nagusi ere baditugu:
  1. Joaneko hegaldian 7 ordu pasa izango ditugu, egunez, Erroman. Beraz hiria ezagutzeko plana dugu.
  2. Jordaniaz aparte, beste herrialde bat ezagutzeko plana egin nahi dugu, gero plan hori bete ala ez gure eskura izango da. Herrialdeak eta lekuak ondorengoak dira:
    1. Jerusalem (Palestina). Israelpean dagoen herrialdea. Ammandik distantzia gutxira dagoen arren, mugak bere konplexutasunak omen ditu. Hau da gehien gustatzen zaigun ideia.
    2. Egipto. Behin Jordania hegoaldeko Aqaba hiri eta portutik abiatuta, ferriz, Israel zapaldu gabe, Egipto ekialdera irits gaitezke, Sinai penintsulara. Bertatik bai Itsaso Gorria eta Sinai bera ezagutu ditzazkegu, edota gehiago mugitu ezkero Cairora ere joan gaitezke. Printzipioz, hau bigarren plana da, Jerusalmera joaterik ez badugu eta abentura pittin bat gehiago nahi badugu bidaiaren zehar.
    3. Saudi Arabia. Ez gara joango, baina informazio apur bat lortu nahi dugu behintzat. Berez, Aqabatik abiatu ezkero muga oso gertu dago, baina herrialde honetako hiriburua eta puntu garrantzitsuenak nahiko urriti daude.
    4. Aukera baztertuak: Siria eta Irak. Siria duela urte batzuk bisitatzeko aukera izan nuen, asko gustatu zitzaidan eta bertara bueltatzeko aukera ona litzateke, baina bertako gerra dela eta oraingoan ezin izango dugu bisitatu.